Iturria : http://www.euskara.euskadi.net/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1601/eu_d1601065/1601065.html
Lehen mailako deskonposatzaileak dira,
eta osagai organikoak dituen ia edozer suntsi
dezakete: landare edo animalia hondakinak,
jakiak (ogia, haragia, barazkiak, fruituak,
gaztak), eta gure “gauzetako” asko, hala nola
larruzko oinetakoak, soinekoak, paperak,
argazki filmak edo pinturak. Zenbait onddo
hegazkinen errekinetan ere bizi daitezke.
Onddo hauei saprobio deitzen zaie gai organiko hiletan bizi direlako, baina onddo mota asko bizkarroi dira, hau da, bizirik dauden beste zenbait organismoren –direla abere edo landare–, gai organikotan bizi dira. Edozeinetara ere, onddoek entzimak iraizten dituzte, eta hauek onddoen kanpoko txegostea eragiten dute; entzimek molekula organiko handiak gai txikiagotan zatitzen dituzte, hala onddoaren zelulek beregana ahal izan ditzaten. Jokamolde horren eraginez, onddoak, elikatu ahala, elikadura iturria aldatzen joaten dira.

Onddo batzuek harreman sinbiotikoak
dituzte algekin –likenak– eta goi mailako
zenbait landareren sustraiekin –mikorrizak–.
Likenak ez dira banakako landareak, baizik eta bi erreinu desberdineko moten arteko konbinazio estua, bata autotrofoa –alga–, eta heterotrofoa bestea –onddoa–.
Mikorrizetan, onddoak mesede egiten dio landareari, lurzoruko gai organikoa desegiten lagundu eta, hala, zenbait mineralez elikatzeko aukera ematen baitio. Sustraiek berriz, azukreak, aminoazidoak eta beste zenbait gai organiko eskaintzen dizkiote onddoari. Elkarketak garrantzi handia du, hartaraino ezen, onddorik ezean, landare asko ez baitira behar bezala hazten, lurzorua berez aberatsa izanda ere. Arbola batzuekin elkartuak bizi diren zenbait onddoren ugaltze aparatua baizik ez dira basoko zenbait perretxiko preziatu. Hori dela eta, zenbait zuhaitz motaren azpian baizik ez dira hazten (pinudietan, hariztietan, etab.).

Iturria:
Organismos heterótrofos. Obtienen su alimento por los siguientes mecanismos.
SAPRÓFITOS,
es decir descomponedores de materia orgánica, viven sobre la materia orgánica
muerta en estado de descomposición y se nutren de ella extrayendo la materia
orgánica para transformarla en materia inorgánica. Cumplen una función ecológica de la mayor relevancia pues garantizan
el reciclaje de la materia muerta y, por lo tanto, la recirculación de
sustancias nutritivas en los ecosistemas.
PARÁSITOS: Obtienen su alimento de otros seres vivos y llegan a producir
enfermedad en su hospedador. Los que parasitan al hombre producen las llamadas
micosis, infecciones de la piel u otras partes del organismo.
SIMBIONTES se asocian de manera mutualista con otros organismos constituyen
alianzas vivas de beneficio mutuo como por ejemplo los líquenes (asociación de
hongo y alga) y las micorrizas (asociación de hongo y raíz de una planta),
simbiosis estas de gran importancia en la naturaleza en procesos de
colonización de hábitats y de circulación de nutrientes.
No hay comentarios:
Publicar un comentario